Denontzat Hybrid Games proba jokatu zen pasa den asteburuan Hernanin eta Aitor Lizarazu hernaniarra izan zen proba amaitzen azkarrena. Erraz lortu zuen garaipena 50 minutu eta 17 segunduko denborarekin. Ekain Nogueirak amaitu zuen bigarren 53 minutu eta 5 segundurekin. Hirugarren postuan Igor Arruti sailkatu zen 54:13ko denborarekin. Nesketan garaipena Karina Fuertesentzat izan zen ordu bete, hiru minutu eta 24ko denborarekin. Karmele Bilbaok eta Maddi Lorenzok osatu zuten podiuma.
Taldeka ere izan ziren sailkapenak. Igor Arruti-Xabi Berra, Mirian Rodriguez-Eider Alonso eta Ania Arregi-Peru Arregi izan ziren garaileak mutiletan, nesketan eta mistoan. Guztira 55 kirolarik hartu zuten parte eta Sagastialdeko atletismo pistatik barrena osatu zuten korrika ibilbidea. Tartean beste hainbat ariketa egin zituzten: ariketa funtzionalak, indar ariketak, OCR... 8 edo 16 laguneko multzoetan abiatuko ziren, 10 minuturo multzo bana.
Gainera, Denontzat Hybrid Games Ligarako puntuagarria izango zen lasterketa. Ligako aurrenekoa izan zen Hernanikoa.
