Errugbi zazpiko Euro Basque Challenge txapelketa gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 18a, 00:00

Errugbi zazpiko partiduak ikusteko aukera izango da gaur Landaren.

Zortzi taldek jokatuko dute 14:30etatik aurrera: Hernani, Gaztedi, Getxo, Durango, Stade Hendayais, US Nafarroa, US Bardos eta US Saint Palais.

Errugbi zaleek txapelketa dotoreaz gozatzeko aukera izango dute gaur Landaren. Senior mailako Euro Basque Rugby Challenge txapelketa jokatuko da errugbi zazpi formatuan eta bertan zortzi taldek hartuko dute parte. 14:30etatik aurrera Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako talderik onenetakoak biltzen dituen mugaz gaindiko txapelketa hasiko da ondorengo taldeekin: Hernani, US Saint Palais, US Bardos, Stade Hndayais, Getxo, Gaztedi, US Nafarroa eta Durango. Hamalau partida jokatuko dira lehenengo fasean eta 18:50etan amaituko da.

Bestetik, 16 urtez azpikoek Getxon gaur, 14:45etan, jokatuko dute itzulerako partidua Euskal Ligan. Zaila dute finalera sailkatzea Landaren 5-21 galdu ondoren.

EURO BASQUE CHALLENGE

LANDAREN

GAUR

14:30 Hernani-Durango
14:50 Gaztedi-Stade Hendayais
15:10 Getxo-US Saint Palais
15:30 US Nafarroa-US Bardos
15:50 Gaztedi-Durango
16:10 US Saint Palais-Hernani
16:30 US Bardos-Getxo
16:50 Durango-S.Hendayais
17:10 Gaztedi-US Saint Palais
17:30 Hernani-US Nafarroa
17:50 Durango-Getxo
18:10 US S. Palais-US Bardos
18:30 S. Hendayais-US Nafarroa
18:50 Gaztedi-Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!