Euskadiko Ligarako igoera fasea hasiko dute gaur, jubenilek eta kadeteek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 00:00

Euskadiko Ligara sailkatzeko igoera fasea hasiko dute gaur Hernaniko Eskubaloi taldeko jubenilek eta kadeteek, Hernaniko kiroldegian. Eta igandean jokatuko dituzte azken norgehiagokak. Gaur, kadeteek Basauriren aurka neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 17:30etan; eta jubenilek ere talde bizkaitarra izango dute aurkari, arratsaldeko 20:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!