LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da biharkoa, maiatzaren 17a: «Borroka eta salaketa eguna da gure egutegietan. Sistema zisheteropatriarkaletik eratorritako emakumeen eta sexu-genero disidenteon aurkako indarkeria oro salatzeko eguna», aldarrikatu du Buruntzaldeko Transmaribibolloak taldeak.
Hori horrela, eskualde mailako manifestazioa deitu dute bihar arratsalderako, 19:30etan Plaza Berritik abiatuta, Erasoen aurrean erresistentzia transmaribibolloa! lelopean. Buruntzaldeko herritar guztiei luzatu diete bat egiteko gonbitea.
Manifestazioa egin ondoren, gainera, Elektropottotte elektrotxaranga aterako da Kaxkora, musikarekin kaleak alaitu eta festa giroa piztera.