ETB hizpide gaur, Biteriko mahai inguruan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 16a, 00:00

Urtzi Urkizu kazetaria, liburuarekin.

Arratsaldeko 19:30etan hasita, Euskal Telebistaz ariko dira Urtzi Urkizu, Ekhiñe Atorrasagasti, Elixabete Garmendia eta Lander Arretxea.

Euskal Telebista izango dute hizpide gaur arratsaldean, Biterin egingo duten saioan. 19:30etan hasita, Urtzi Urkizu kazetariaren 'Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero' liburua aurkeztuko dute aurrena; eta mahai ingurua egingo dute ondoren: ETB, nondik dator eta nora doa? Solasaldi horretan hartuko dute parte Urkizuk berak, Ekhiñe Atorrasagastik, Elixabete Garmendiak eta Lander Arretxeak.

ETBren ibilbideari errepaso sakona egin dio Urtzi Urkizuk liburuan, telebista ezerezetik sortu zenetik gaur egungo erronketara, Euskal Telebistako hainbat aritu eta aditu elkarrizketatuta. Liburuan landutako gai horietan jarriko dute begirada mahai inguruan ere.

Doakoa eta irekia izango da gaurko saiorako sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!