Belaunaldi berriko telefono mugikor zerbitzua (4G eta 5G) ezartzeak, lurreko telebista (TDT) ikusteko arazoak eragin dizkie Hernaniko hainbat herritarri. Kasu horietan, arazoak konpontzeko doako zerbitzua daukate eskuragarri herritarrek, LLEGA700 entitatearen eskutik, 900 83 39 99 telefonora deituta. Baina Hernaniko Udalari egunotan jakinarazi diotenez, maiatzaren 31 izango da konponketa zerbitzua eskatzeko epemuga. Hortaz, telebista ikusteko arazoak dituztenek, lehenbailehen egin beharko dute eskaera, telefono horretara deituz.