Ekintza aktibista gaur Zinkoenean, Erregearen bisita salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 00:00

Sortuk deituta, goizeko 11:30etan izango da, eta adierazpenak egingo dituzte Lur Albizu eta Paul Laka ordezkariek.

Hernaniko Chillida Leku muse­ora bisita egingo du Felipe VI.a Espainiako Erregeak, gaur egu­er­dian; eta horren harira, Zinkoenean jarri du hitzordua Sortuk, goizeko 11:30etan Zinkoe­ne­an. Ekin­tza aktibista egingo du bertan, Espainiako Erregearen bisita salatzeko eta «ozen aldarrikatzeko» ez dela ongietorria.

Ordu horretan, gainera, adi­erazpenak egingo dituzte, prentsaren aurrean, Lur Albizuk eta Paul Lakak, Sorturen Nafarroako eta Bizkaiko arduradun politiko eta Nazio Kontseiluko kide direnek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!