Hasi zenetik hilabetea beteko du Tilos 7 Pasa txapelketak, eta martxa biziarekin jarraitzen du laugarren astean. Joan den astean, hamalau partidu jokatu zituzten, eta ildo beretik jarraituko dute aste honetan, gaurtik ostiralera hamar partidu izango baitira, euririk egiten ez badu behintzat. Gaur eta bihar hiruna, eta ostegunean eta ostiralean bina daude aurreikusita arratsaldero, 17:45etatik aurrera. Atzo hiru ziren jokatzekoak, euriak baimentzeko esperantzan; eta eguraldiak lagundu beharko du gaurtik aurrera, aurreikusitako beste guztiak jokatzeko.
Gaurkoan, Andrea-Ixone eta Aitana-Aines ariko dira aurrez aurre lehenengo partiduan (nesken torneoa), Arizmendi-Inda eta Salegi-Aroztegi bigarrenean (lehenengo maila), eta Bingen- Lander eta Xiker-Aritz hirugarrenean (bigarren maila).
Biharko, honakoak dira aurreikusitako partiduak: Joanex- Larburu/Goia-Zurutuza (bigarren maila), Noble-Gurutzeaga/Etxabe-Adonis (bigarren maila), eta Mitxelena-Arzallus/Ruiz-Etxeberria (bigarren maila).
Ostegun arratsaldean jokatzekoak dira bi partidu: Zumeta-Galarraga/Mitxelena-Olaizola (lehenengo maila), eta Onintza- Ainhoa/Sara-Haizea (neskak). Eta ostiralean, azkenik, kategoria herrikoiko bi partidurekin itxiko lukete astea: Josu-Luis/Domin-Loran, eta Alberdi-Oiartzabal/Gartzia-Amondarain.
Ekainaren 4ra arte izango dira partiduak egunero Tilosetan, asteburuak kenduta. Egun gehienetan hiru partidu daude iragarrita eta maiatzaren 21ean eta maiatzaren 30ean berriz bina partidu jokatuko dira. Lehenengo fasea ekainaren 4an amaituko da.