Igoera fasea, kadeteek eta jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 00:00

Ostiralean eta igandean jokatuko dituzte partiduak bi mailetako taldeek, kiroldegian.

Asteburu honetan, Hernaniko eskubaloi taldeko jubenil eta kadete mutilek igoera fasea jokatuko dute Hernaniko kiroldegian. Izan ere, duela hilabete batzuk, Bakion jokatu zituzten zegozkien partiduak. 

«Pozez» daudela jakinarazi dute Oier Alegriak, kadeteen entrebatzailea den Senioretako jokalariak; eta Alegriari laguntzen dabilen kadeteen bigarren entrenatzaileak, Iker Irazustak. Jubenilen entrenatzaile lanetan, berriz, Lidia Manchado dabil; urteak daramazki gazteak txiki-txikitatik eskubaloi mundua murgiltzen, eta Manchado ere «ilusioz» agertu da.

Ostiralean hasiko dira igoera faseko partiduak: Kadete mailako mutilek, arratsaldeko 17:30etan jokatuko dute Basauriren aurka; eta 20:30etan, mutil jubenilek izango dute partidua, Basauriren aurka lehiatuz. Larunbatean, Jubenilek eta kadeteek atseden hartzeko tartea izango dute, eta igandean, Corazonistas taldearen aurka lehiatu beharko dute; goizeko 10:30etan ariko dira kadeteak; eta 12:15etan, berriz, jubenilak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!