Udara iristear den honetan, boleiboleko talde ezberdinak azken jardunaldiak jokatzen ari dira, eta sailkapenak finkatzen doaz.
Larunbatean, Hernaniko kadete mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten, Zarautzeko Salbatore Mitxelena menpe hartuta (0-3). Azken ligaxkan jokatutako hiru partiduetan garaipenak lortu dituzte, eta modu honetara lehenengo postuan doaz sailkapenean.
Jubenil mailan, mutilek 3-0ko garaipena lortu zuten Bera Bera taldearen aurka, eta beraz, maiatzeko azken asteburuan jokatuko duten partidua erabakiorra izango da ligari dakionez.
Maila berean, nesken Hernani 1 taldeak, aurreko astean ez bezala, Aldapeta Maria taldea garaitzea lortu zuen: 3-2. Partidu gogorra izan zen, eta liga zegoen jokoan bi taldeen artean. Izan ere, Hernani 1 taldeak partidu bakarra galdu du urte osoan zehar; beraz, aukera haundiak ditu Hernanik lehenengo postuan amaitzeko. Hernani 2 taldeak Donostian jokatu zuen etxetik kanpo eta Hernaniko neskek ez zuten Aldapeta garaitzea lortu: 3-2.
Kadete mailan, nesken Hernani 2 taldea, ligako finalaurrekoa jokatzeko sailkatu da, eta Hernani 1 taldea, berriz, ligatik kanpo gelditu da.
Infantil mailako mutilek, bere aldetik, partidu gogorra jokatu zuten Tolosako Tolobolei taldearen aurka, eta lehenengo porrota jaso zuten hernaniarrek azken ligaxkan. Une honetan lider daude sailkapenean, baina azken partidua oraindik jokatzeko dute.
Hondartzako boleia, martxan
Kantxako boleibolari lasiter emango zaio amaiera eta dagoeneko martxan da hondartzako boleibola. Igandean jokatu zuten, eta hirugarren eta laugarren postuan gelditu ziren Hernaniko bikoteak.