Mendekoste Jaiek botako dute aurtengo lehenengo suziria Hernanin, auzoetako festen zerrenda luzeari hasiera emateko. Asteburu honetan ospatuko dituzte Mendekosteak, Florida-Etxeberri auzoan, ostiralean hasi eta igandera bitarte. Hortik aurrera, hamaika festa ospatuko dituzte herriko auzoetan, urrira bitarte.
Pelota Txapelketa jokatuko dute ostiral arratsaldean, baina gaueko 23:00etan botako dute jaien hasierako txupinazoa. Eta suziriaren hotsak, danbor hotsei egingo die bidea. Izan ere, hutsik egin gabe, helduen danborrada aterako da ostiral gauean bertan.
Haurren danborrada, berriz, larunbat goizean aterako da kalera, ekintzaz bete-betea datorren egunean. Jubilatuentzako jolasak eta patata tortilla txapelketa izango dira goizean, paella-jate klasikoak aseko ditu sabelak eguerdian, eta arratsaldean mus txapelketa, kirol jolasak, txokolatada, Tor magoaren saioa, bingo herrikoia...
Pelota Txapelketaren finalarekin eta sagardo dastaketarekin agurtuko dituzte Mendekoste Jaiak igandean.
MENDEKOSTE JAIAK FLORIDA-ETXEBERRI AUZOAN
MAIATZAK 17, ostirala
17:00, Pelota Txapelketa
23:00, Jaien hasierako
txupinazoa
Segidan, Helduen danborrada
MAIATZAK 18, larunbata
09:00-19:00, Mendekosteen
III. W40K Txapelketa, 1go blokeko arkupeetan
10:00, Pelota Txapelketaren finalaurrekoak
11:00, Haurren danborrada
11:00, Jubilatuentzako jolas ezagunak eta luntxa
13:00, Patata tortilla txapelketa
14:30, Paella-jate herrikoia, Etxeberriko frontoian
16:00, Mus Txapelketa, Etxeberri Elkarteak antolatuta
16:00, Kirol jolasak 4-15 urtekoentzat, Denontzat gimnasioak antolatuta
17:30, Haurrentzako txokolate-jatea
18:30, Tor Magoaren ekitaldia, Etxeberriko frontoian
20:00, Bingo herrikoia
21:00-00:30, Disko festa, GorkaMendDJrekin
21:30, Afari herrikoia, Etxeberriko frontoian
23:00, Zezensuzkoa eta su artifizialak
MAIATZAK 19, igandea
11:00, Meza nagusia, hildakoen omenez
12:00, Pelota Txapelketaren finala
12:00, Sagardo dastaketa
14:30, Jaien amaiera eta azken traka