Hernani Ak irabazi du Hernani Bren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 00:00

Maider Mendizabal eta Miren Goikoetxeak 2-0 garaitu dituzte Izaskun Arrosagaray eta Leire Galdos Espainiako Txapelketan.

Espainiako Trinkete Txapelketan Hernaniko bi taldeak bata bestearen aurka lehiatu ziren Mendilorriko frontoian asteburuan. Hernani A taldeak lortu zuen garaipena Hernani Bren aurka 2-0, 15-11 eta 15-14ko partzialekin. Hernani A taldeko ordezkariak izan ziren Maider Mendizabal eta Miren Goikoetxea. B taldean Izakun Arrosagarayk eta Leire Galdosek jokatu zuten. Partidu berdindua izan zen, baina momentu erabakigarrian hobeto moldatu ziren A taldekoak. 

Gasteizko Astronomos frontoian eta Donibane Lohitzunen Euskadiko Trinkete Txapelketak hasi ziren. Gasteizen Errekaleor nagusi izan zen Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdosen aurka 30-17. Donibane Lohitzunen Luzean nagusi izan zen, 30-22, Mendizabal eta Goikoetxearen aurka.

 

5,5ko Banakakoan Iriondok galdu

Hirugarren txapelketa bat ere hasi zen asteburuan. Gipuzkoako 5 t'erdiko Banakako txapelketan Maddi Iriondok 25-17 galdu zuen Debako Iruleak taldeko ordezkariaren aurka. Beraz, ez da asteburu onena izan Hernaniko palistentzat. Lau partiduetatik bakarra irabazi da asteburuan eta hernaniarren artekoa izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!