Mugikortasun murriztua duten hernaniar askok eta askok egunero ikusten ditugu desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-txartela behar ez bezala erabiltzen direnak. Iraungitako txartelak, mugikortasun-arazorik ez dutenek erabiltzen dituzten beste pertsona batzuenak diren txartelak, titularra bertan ez dagoenean... Gure aparkaleku-txartelak ez dira pribilegio bat, eskubide bat dira, eta dendetara, aisialdirako lekuetara, udal-bulegoetara, osasun-zentroetara... sartzea errazteko erabiltzen ditugu, herritar guztiok egiten ditugun eguneroko gauza horiek egiteko. Behar ditugu.
Erabilera txar hori ez da arazo berria, eta konponbideak bilatzeko hainbat faktore landu eta eztabaidatu beharko lirateke: dagoen araudia, Udaltzaingoak izan beharko lukeen zeregina, eta abar. Baina, batez ere, enpatia, elkartasun eta errespetu dosi handien beharraz hitz egin beharko litzateke, bestearen lekuan jartzen saiatzeko. Hori da elkarbizitzaren eta bertan bizi garen guztiontzat herri baterantz aurrera egitearen oinarria. Has gaitezen horretan.