Zerbitzu  sozialak hizpide gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 13a, 00:00

Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernaniko Udalak elkarlanean, 'Hernaniko zerbitzu sozialak, zertarako?' izeneko bilera informatiboa antolatu dute gaurko. Ereñotzuko Ludotekan izango da, arratsaldeko 17:00etan. Zerbitzu sozialetako langileak bertaratuko dira bilerara nondik norakoak azaltzeko eta Ereñotzuko auzotarrak informatzeko asmoz. Beraz, antolatzaileek bertaratzeko deia luzatu diete auzotarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!