'Loak irauteko' disko berria, Karena taldeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 12a, 00:25

Boskoteak argitaratutako disko berria entzungai dago spotifyn, youtuben, edota fisikoan.

Dagoeneko bi urte dira Karena taldea sortu zenetik. Hirukotetik boskote izatera pasa dira. Duela urte bete Irati Gardokik, Andoni Zabalok eta Irati Jauregi hernaniarrak osatzen zuten taldea baina bi taldekide berri gehitu dira Karenara; Beñat Kamio ereñotzuarra pianoan; eta Xabi Elizegi hernaniarra, baterian. Boskoteak 'Loak irauteko' lana argitaratu berri du. Guztira zazpi abestiz osatu dute diskoa eta Karenako abeslari hernaniarrak, disko berriaren zenbait zertzelada eman ditu: «ama eta umea lotzen dituen loturak eraman gaitu sortzera disko hau. Zaintza prozesu luze bat da, non umeak lo egiten duen sabelean. Loak irauteko , zaintzak irauteko modu bat bezala identifikatu nahi izan dugu, ametsetako momentua bailitzan». 

Ondorengoak dira 'Loak irauteko' diskoaren zazpi abestiak: Esna irauteko, Gutun hila, Kaliza, Debekuaren mugak, Latrinalia, C'est la vie, eta Balada bat.

Diskoa dagoeneko entzungai dute herritarrek spotifyn, youtuben eta disko fisikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!