Makina bio-osasungarriak konpondu eta berritu ditu Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 12a, 00:30

Lan hauetan guztira 37.045 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Adinekoentzako makina bio-osasungarriak konpondu eta berritzeko lanak egin ditu Hernaniko Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol sailak. Lan hauek egin dira Ave Marian, Lizeagan, Goiz Eguzkin, atletismo pistan eta Zikuñagan. Guztira 37.045 euroko inbertsioa egin du Udalak lan hauetan. Eta aitortu du, Ave Maria eremuan makinak dauden eremuko lurzorua ere berritu dutela. 

Konponketa eta berriztapen lan hauek abenduan hasi zirela aitortu du Udalak. Horrez gain, jakinarazi du, aurtengo urtea bukatu aurretik, Portu auzoko makina bio-osasungarriak ere konpondu eta berrituko dituela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!