Hilabete t'erdi besterik ez da geratzen San Joan jaietarako, eta dagoeneko hautatu dute aurtengo festak iragarriko dituen kartela. Herritarren bozka gehien jasota, Saioa Lopez Utesa hernaniarra izan da lehiaketako garailea. Lopezek 700 euroko saria jaso du, 350 eskudirutan eta gainontzekoa Berriak elkarteko komertzioetan erabiltzeko bonoetan.
Kartelaren hautaketa prozesuan 27 proposamen aurkeztu dira guztira, eta Jai Batzordeak hautatutako finalisten arteko bozketan 424 herritarrek eman dute iritzia.