Esther Etxabe garaile, Kronikakideen arteko apirileko zozketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko maiatzaren 10a

Esther Etxabe izan da Kronikakideen artean egindako apirileko zozketako irabazlea. Hernaniarrak Errigorako saskia eta sagardo kaxa eskuratu ditu.

Maiatzeko zozketa ere martxan dago jada, eta interesa duten Kronikakideek izena eman dezakete https://labur.eus/qiKIS estekan. Chillida Leku museoko bi sarrera eta sagardo kaxa bat zozketatuko dira oraingoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!