Espainiako eta Euskadiko trinkete txapelketak hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 11a, 00:00

Hernani A, Hernani Bren aurka arituko da gaur Mendilorrin Espainiako Txapelketan. Miren Goikoetxea, Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal dira A taldekoak. Leire Galdos, Izaskun Arrosagaray eta Enara Macicior dira B taldekoak.

Espainiako eta Euskadiko trinkete txapelketak asteburu honetan hasiko dira. Gaur Iruñeako Mendilorri trinketean, 12:00etatik aurrera, Hernani Ak Hernani Bren kontra jokatuko du. Hernani A ondoko hirukoteak osatzen dute: Miren Goikoetxea, Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal. Hernani B taldeko kideak dira Leire Galdos, Izaskun Arrosagaray eta Enara Maciciorrek. Beraz, Hernaniko bi bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. 

Euskadiko Trinkete Txapelketa hurrengo egunean jokatuko dute Hernaniko bi taldek. Bihar 10:00etan Gasteizko Astronomos trinketean Errekaleor, Hernani Bren kontra arituko da. Hernaniko hirukotea osatzen dute Miren Goikoetxea, Izaskun Arrosagaray eta Maider Mendizabalek. 12:00etan Donibane Lohitzunen Luzean taldeak, Hernani Aren aurka jokatuko du. Hernaniko A taldea Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdosek osatzen dute.

 

Gipuzkoako Banakako 5 t'erdiko txapelketa

Bestetik, Gipuzkoako Banakako 5,5ko txapelketa ere hasiko da asteburu honetan. Bihar, 10:30etan, Deban Maddi Iriondok Iruleaken aurka jokatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!