Denontzat Hybrid Games proba gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 11a, 00:00

Hainbat partehartzaile, joan den urteko Denontzat Race oztopo proban.

Goizeko 09:30etan abiatuko dira atletismo pistatik, eta denetik egin beharko dute partehartzaileek.

Denontzat Hybrid Games proba jarri du martxan Hernaniko Denontzat gimnasioak, eta gaur jokatuko dute. Goizeko 09:30etan abiatuko dira partehartzaileak, Sagastialdeko atletismo pistatik.

Korrika osatuko dute ibilbidea, baina tartean beste hainbat ariketa egin beharko dituzte: ariketa funtzionalak, indar ariketak, OCR... «Guztiak ere erraz egiteko modukoak», Denontzatetik jakinarazi dutenez. Banaka edo binaka ariko dira partehartzaileak, eta 8 edo 16 laguneko multzoetan abiatuko dira, 10 minuturo multzo bana.

Sariak izango dira kategoria bakoitzeko onenetzat: gizonezkoak eta emakumezkoak adin tarteka (-29, 30-39, 40-49 eta +50), eta bikoteak hiru multzotan (mixtoak, gizonezkoenak eta emakumezkoenak).

Gainera, Denontzat Hybrid Games Ligarako puntuagarria izango da lasterketa. Ligako aurrenekoa izango da gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!