Trainerillen estropada gaur arratsaldean, Orion

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 11a, 00:00

Argazkia: Jose A. Rodriguez.

Hernaniko Arraun Elkarteak antolatutako estropada izango da, 17:00etan hasita, Oria ibaian.

Gipuzkoako Trainerilla Ligaren laugarren estropada jokatuko dute gaur arratsaldean, Orion. Hernaniko Arraun Elkarteak antolatutako proba da, eta beraz, herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea. 17:00etan hasiko da estropada, Oria ibaian.

Bi batelekin ariko da Hernani, aurreko estropadetan bezala: neska jubenilena eta neska kadeteena. Ligako laugarren jardunaldia ez ezik, jokoan izango da Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena ere. Bihar jokatuko da txapelketa, Getarian, goizeko 10:30etan hasita.

Ligako lehenengo estropadetan maila onean aritu ondoren, 'etxeko' estropadan bere onena ematera aterako dira arraunlari hernaniarrak, bihar Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan parte hartzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!