Carcassonne txapelketa, Gauekon

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 10a, 00:00

Bihar arratsaldean Carcassonne mahai jolas ezagunaren txapelketa egingo dute Gaueko komiki dendan. 16:00etan hasiko da lehiaketa, eta irabazleak jasoko duen sari potoloaz gain, Espainiako txapelketara sailkatzeko baliagarria izango da lortutako emaitza. 10 urtetik gorako edonork hartu dezake parte larunbateko jardunaldian, baina horretarako beharrezkoa da aurrez izena ematea 676 935 077 telefono zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!