Hernani BHIko ikasleak, Yorken

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 10a, 00:00

Hernani BHIko ikasleak, Yorken.

Apirilaren 25etik 28ra Ingalaterrako York hirian egon ziren Hernani BHIko batxilergoko ikasleak. Aurtengoan ere Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak antolatutako bidaia izan da.

Irteera honetan Memoria Historikoa landu dute ikasleek, eta Bigarren Mundu Gerran naziek okupatutako lurraldeetatik ihes egin behar izan zuten pertsonak oroitu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!