Trafiko aldaketak, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 00:00

Itzulia Women txirrindularitza lasterketako etapa pasako da igandean, Hernanitik. Horrenbestez, hainbat aldaketa eragingo ditu trafikoan. Goizeko 10:30ak aldera pasako da lasterketa herritik, eta pasa baino 45 minutu lehenago, zeharkatuko duten ibilbidea erabat moztuko dute. Tarte horretan, Latsunbe kale hasirako aparkalekuetan ezingo da autorik utzi, Sorgintxulotik Urbieta-Txillida pasealekuko biribilguneraino. Elkanotik Agustindarren plazarako kale zatian ere ezingo da autoa utzi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!