Ansa II-Zubiri eta Loitegi-Barrenetxea IV bikoteen debuta gaur, Sagardoaren Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 00:00

Ansa IIak Zubirirekin debutatuko du gaur, Sagardoaren Txapelketan.

Sagardoaren txapelketako aurreneko norgehiagoka, Ansa II-Zubirik jokatuko dute, Segurola-Larrañagaren aurka.

Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Galarretan. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da jaialdia Arluziaga-Aiestaran VI.a, Susperregi-Eskudero bikoteen arteko lehiarekin. Eta aurreneko partidua jokatuta hasiko dira Sagardoaren Txapelketako bi norgehiagokak. 

Lehenengo partiduan Ansa IIak eta Zubirik (Bereziartua), Segurolaren eta Larrañagaren (Petritegi) aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, aldiz Urrizak eta Martirenak (Aburuza), Loitegi eta Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) izango dituzte aurrez aurre.

Sagardoaren Txapelketako debuta izango dute gaurkoan, Ansa-Zubiri eta Loitegi-Barrenetxea IV.a bikoteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!