Etzi jokatuko dituzte, Latsunben, lagun arteko futbito txapelketaren bigarren edizioaren final laurdenak. Bertan erabakiko dira larunbateko Gazte Egunean jokatuko den Final Fourrerako taldeak. Horren ondoren, bazkaria izango da Tilosetan. Arratsaldean, txaranga izango da Kaxkoan zehar, eta 22:00etatik aurrera kontzertuak Kontrakantxan, 5 euroren truke, Skareggekasko, Herenegun eta Very Txarrak taldeekin. Bazkarirako tiketak salgai daude Goiz Argin eta Txilin, 12 euroan, bihar arte. Bazkariko tiketarekin, kontzertuak 3 euroan izango dira.