Zineklubaren beste saio bat izango da bihar, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Petite fille dokumentala eskainiko dute jatorrizko hizkuntzan, frantsesez, gaztelaniazko azpidatziekin. Sarrerak 3 euro balio du, eta ondoren solasaldia izango da. Familia batek transfobiaren aurka egiten duen borroka irudikatzen du.