Zelabide auzo elkarteak lokal berria inauguratu zuen apirilaren 26an Perkaiztegi kaleko 4garren zenbakian. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean puzgarrietan zilipurdika ibili ziren etxeko txikia, eta tartean, helduek ere izan zuten inaugurazioaz gozatzeko aukera, izan ere, edariak eta pintxoak eskaini zituzten doan. Gauean, berriz, edariak eta ogitartekoak saldu zituzten, festari jarraipena emateko.