Bere hirugarren astea betetzear da Tilos 7 Pasa txapelketa, eta martxa bizia hartu du dagoeneko. Joan den astean, maiatzaren 1eko jaieguna tarteko, partidu gutxiago jokatu zituzten, baina erritmoa berreskuratuko du aste honetan: gaurtik ostiralera, hiruna partidu jokatuko dituzte arratsaldero, 17:45etatik aurrera.
Gaurko jardunaldian, Arregi-Urreaga eta Etxeberria-Erostarbe ariko dira aurrez aurre lehenengo partiduan (bigarren maila), Ramos-San Miguel eta Loidi-Luixa bigarrenean (lehenengo maila), eta Teje-Txema eta Dani-Mikel hirugarrenean (herrikoia).
Bihar honakoak izango dira partiduak: Iraola-Zabala/Kristian-Merino (bigarren maila), Arizmendi-Inda/Zumeta-Galarraga (lehenengo maila), eta Apezetxea-Irizar/Agirre-Lete (bigarren maila).
Ostegun arratsaldean jokatuko dituzte beste hiru: Xalbador-Xalbador/Joanex-Larburu (bigarren maila), Diaz-Villena/Onintza-Ainhoa (neskak), eta Agirre-Mazizior/Mitxelena-Arzallus (bigarren maila). Eta ostiralean, azkenik, honako hiru partiduekin itxiko dute astea: Castillo-Sagrado/Del Cura-Sanchez (bigarren mailakoa), Sara-Haizea/Fernandez-Chaves (neskak), eta Mendigain-Zubiria/Estefano-Aranburu (bigarren maila).