Gaur arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Furgobaratza izango da Kutxa Ekoguneko baratze parkean. Bertaratzen direnek, baratzaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute, baita landare eta hazi ekologikoak lortzeko aukera ere. Aholkularitza doakoa da, eta edozein erabiltzaile gerturatu daiteke.