Atzo eman zitzaion hasiera Aralar tabernako XXXVIII. Mus txapelketari, eta aste honetan bi jardunaldi gehiago jokatuko dituzte. Horietako bat bihar izango da, eta bestea ostegunean. Ohi moduan, gaueko 22:00etan hasiko dira partidak, Aralar tabernan. Bihar ondorengoek hartuko dute parte: Iñakik eta Barreirosek, Txemaren eta Iñakiren aurka jokatuko dute; Moretek eta Moretek, Iñaki eta Aitor izango dituzte aurkari; Maxik eta Fernandok Angelen eta Peperen aurka jokatuko dute; Maria Luisa eta Atxagak, Aiatz eta Aitor izango dituzte aurrez aurre; eta Gorkak eta Xabatek, Olatzen eta Amaiaren aurka lehiatu beharko dute.