Hernaniko Boleibol Taldeko neska seniorrek ezin izan dute denboraldiko helburua lortu. Lehenengo postua mantentzea zen azken jardunaldiko nahia, baina Ostadarren aurka 2-3 galduta, hirugarren postuan amaitu du taldeak.
Partidua oso ondo hasi zuen Hernanik, lehenengo bi jokoak irabazita. 2-0 aurreratu eta irabazteko aukera esku eskura zutenean, dena okertu zen. Lasartearrak erritmo bizian jokatzen hasi ziren, eta markagailua iraultzea lortu zuten.
Eskura dute txapelketa jubeniletako taldeek
Jubenilei azken jardunaldia geratzen zaie lehenengo postua mantentzeko. Mutilen kasuan, 0-3 irabazi dute asteburuan, eta ez dirudi txapelketak ihes egingo dienik. Nesketan denboraldiko lehenengo porrota jaso du Hernani 1 taldeak, eta Aldapeta Mariaren aurka jokatuko dute denboraldiko azken partidua.