Carcassonne txapelketa egingo dute Gauekon

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 00:00

Larunbat arratsaldean izango da txapelketa, eta Espainiako txapelketarako sailkatzeko balioko du.

Larunbat honetan, maiatzaren 11n, Carcassonne mahai jolas ezagunaren txapelketa egingo dute Gaueko komiki dendan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da lehiaketa, eta irabazleak jasoko duen sari potoloaz gain, Espainiako txapelketara sailkatzeko baliagarria izango da lortutako emaitza.

10 urtetik gorako edonork hartu dezake parte larunbateko jardunaldian, baina horretarako beharrezkoa da aurrez izena ematea. Apuntatzeko bi modu ahalbidetu dituzte antolatzaileek; Gaueko komiki dendan bertan eman daiteke izena, eta bertaratu ezin dutenek mezu bat bidali dezakete 676 935 077 telefono zenbakira. Izenematea doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!