Odola emateko aukera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 00:00

Bihar arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. Ohiko modura, arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara egingo dituzte estrakzioak, eta beharrezkoa da aurretik hitzordua eskatzea. Horretarako, 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da. Odol Emaileen Elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete azken txandan odola eman zuten 38 herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!