Ruiz de Eginoren erakusketa, Donibane Garazin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 5a, 00:00

«Oso koloretsua» da Ruiz de Eginoren erakusketa berria.

Maiatzaren 26ra arte egongo da erakusketa Apezpikuen Presondegi galerian.

Aitor Ruiz de Egino artista plastiko hernaniarrak erakusketa berri bat jarri du ikusgai Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegi galerian.

Obra aluminio mihiseetan margotutako hamabost lanekin, aluminioan egindako hamahiru eskulturekin eta brontzezko bi eskulturekin osatu du Ruiz de Eginok.

Artistaren esanean, «zuhaitz, mendi eta giza formen irudikapen pertsonalak dira erakusketa honetako protagonistak».

Hernaniarrak forma organikoak landu izan ditu gehienbat, baina oraingoan nabarmendu du «lan nahiko geometrikoak» egin dituela.

Erakusketa zabalik dago dagoeneko, eta maiatzaren 26ra arte mantenduko dute Donibane Garaziko Zitadelako karrikan. Astearteetan izan ezik, egunero egongo da erakusketa zabalik, goizeko 11:00etatik 12:30etara, eta arratsaldeko 14:30etatik 18:30etara. Sarrera librea eta doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!