Hernaniko sozialistek laguntza zerbitzua jarri dute martxan posta bidezko botoa tramitatzeko, ekainaren 9an botoa ematera hauteskunde-mahaira joan ezin direnentzat. Herritarrei arreta emango zaie astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etik 19:00era, Hernaniko PSE-EEren egoitzan, (Laiztiaga Auzoa, 8). Era berean, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonek etxetik eman dezakete botoa notarioaren aurrean. Izapidetze hori gaitutako bulegoan ere egin daiteke. Kontsulta guztiei telefono-zenbaki honetan erantzungo zaie: 943 550 429. Epea maiatzaren 30ean amaitzen da.