Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, Berriakek, Hernaniko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, abian jarriko du etzi, maiatzak 6, Urrezko Bonboia izeneko kanpaina.
Maiatzaren 6tik 18ra bitartean establezimendu parte-hartzaileetan egindako erosketek saria izan dezakete. Guztira, 15.000 bonboi aterako dira, eta horietako hiru urre kolorekoak izango dira. Horietako batek 500 euroko balea izango du, eta beste biek 250 eurokoa.
Partehartzeko prozedura oso erraza izango da, bezeroak parte hartzen duten establezimenduetako batean erosketa bat egiten duenean bonboi bat emango zaio. Bezeroak momentuan ireki beharko du, eta txokolatearen kolorea egiaztatu.
Urrezko bonboietako bat bada, merkatariak argazki bat atera beharko dio saritutako bonboiarekin. Ondoren, Berriako bulegora hurbilduko da saria jasotzera.