Zaintza estetikorako oinarrizko aholkuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Kristina eta Anabel ile-apaindegian egindako makillajea, begirada nabarmenduz.

Norberaren zaintzarako beharrezkoa da azalaren zainketa, eta horretan aditua da, Hernaniko Kristina eta Anabel ile-apaindegia eta estetika zentroa.

Zaintzaren baitan kokatu genezake oinarrizko zaintza estetikoa; generorik gabekoa izan beharko luke eta adin guztietarakoa, izan ere, aditu askok diote, «gutxirekin emaitzak haundiak lortu daitezkeela».

Aurpegiko oinarrizko zainketa azken urteotan ezaguna egin bada ere, urteak dira aurpegiaren eta azalaren zainketaren garrantziaz hitz egiten dutela aditu askok: «aurpegia arimaren ispilua da, bere aurkezpen-gutuna. Horregatik, mimatu egin behar da». Adituen arabera, aurpegiaren funtsezko eremuetako bat begien eremua da, bereiziki bekainak. Bekainek markatzen dute begirada eta ondorioz, aurpegi-adierazpenaren parte haundi bat. 

Horren harira, Hernaniko Kristina eta Anabel Ile-apaindegi eta estetika zentroak, bekainen garrantziaz jardun du: «gaizki depilatutako bekainek, haserrea adierazi dezakete, begirada aldatuz, eta honi pisua kenduz. Horregatik da hain garrantzitsua bekainen forma eta baita kolorea ere». Horregatik, estetika zentroak dio diseinu hori modu profesionalean egitea komeni dela: «gure estetika zentroa horretarako prestatuta daukagu, besteak beste. Diseinatzen ditugu bekainak aurpegiko gainerako ezaugarrien arabera».

Bekainak ere modarekin dute lotura, duela urte batzuk bekainak oso fin izateko moda zegoen, eta gaur egungo arazo bat izan daiteke, askotan kendu den ilearen hazkundea ez dela espero zena, hau da, ez dela berriro hazten. Eta hori konpontzeko, badaude moduak; hala nola, dermopigmentazioa: «teknika pertsonalizatuak dira, ilez ileko makropigmentazioan oinarrituz».

Bekainez gain, begi-zuloen garrantzia ere azpimarratzen dute estetikan adituak direnek: «begi-zuloak agertu daitezke azalean zirkulazioa moteldu delako, edota inguru horretan pigmentu biltegiak daudelako. Horrek gainera, tonalitate iluna ematen dio begi inguruari». Eremu hori behar bezala tratatzeko, zirkulazioa estimulatzea gomendatzen dute gaian adituak direnek: «masaje txikiak eginez etxean edota estetika zentro batean. Presio txikiak eta kolpetxoak egin behar dira malko-zulotik kanpo-aldera, horrela zirkulazioa aktibatuko dugu».

Gorputzaren oinarrizko zainketa estetikoekin jarraituz, azalaren esfoliazioak sekulako garrantzia omen du, ondorengo arrazoiagatik: «zelula hilak deuseztatzeko eta herdoildu ez daitezen eta granitoak eta ezpurutasunak ager ez daitezen». Inperfekzioen agerpena prebenitzeko ez ezik, esfoliazioa garrantzitsua da. Hidratazioari dagokionez diote, kremak hanketan eta besoetan emanez gero, goranzko norabidean aplikatu behar dela, eta ez alderantziz: «hankak hidratatzen baditugu, oinetatik hasi behar dugu izterretarantz, bena-itzulera errazteko». Azala modu egokian izateko zenbait zerbitzu eskaintzen du Elkano kaleko estetika zentroak: «zenbait tratamendu ditugu eskura; besteak beste, lifting-ak, azaleko orbainentzako azido glikolikoko tratamenduak».

Gure larruazalerako oinarrizko zainketen laburpen gisa, zenbait gomendio eman dituzte azaleko zenbait dermatologok: «higiene espezifikoa eta egunerokoa beharrezkoa da. Astean behin edota bitan, esfoliazio leun bat aplikatzea ere bai, eta larruazala egunez hidratatzea eta gauez elikatzea oinarrizko ohitura bilakatu beharko genuke». Eguzki izpiez babesteko,  50etik gorako faktoreak erabiltzea da gomendagarria eta hondartzaren kasuan, 50 minuturo aplikatzea (50eko babesa badu).  Eguzki izpiak hartu aurretik, «azala prestatu behar dela» aitortu du Kristina eta Anabel Estetika zentroak: «eskaintzen dugu tratamendu bat azala eguzki izpiez babesteko eta prestatzeko, eguzkia hartzerako momentuan azala osasungarri izateko». 

Horrez gain, gorputzeko azala zaintzeko Kristinak eta Anabelek tratamendu antizelulitikoak ere eskaintzen dituzte, besteak beste, «eta baita drenanteak ere, honek zirkulazioan asko laguntzen du, adibidez, haurdunaldian. Era berean, tratamendu reafirmanteak ere egiten ditugu, radiofrekuentziaren bidez, eta aknearen aurkako tratamendua ere eskaintzen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!