Hernani Burujaberen burujabetzetako bat zaintza da, eta horren batian, Eltzekoa izeneko herritar taldeak, 'Eltzekadak' antolatu ditu auzoetan. Gaur izango da aurreneko saioa Elizatxon, arratsaldeko 18:30etan, auzo elkarteko lokalaren pareko plazan. Ohiko bileren ohitura hausteko asmoz, argazki erakusketa jarriko dute, mokadutxo bat jateko aukera ere izango du bertaratzen denak, eta bolo txapelketa ere jokatuko dute.