Hitzordu polita daukate hernaniarrek bihar, Atsegindegin. Izan ere, urtero bezala, Extremadurako Jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Centro Cultural Extremeño elkarteak, goizerako. Aurten, gainera, 30garren edizioa dute, eta Extremadurako kultura herrian zabaltzeko aukera paregabea izango dela aitortu dute antolatzaileek. Goizeko 10:00etan irekiko dira ateak, eta eguerdiko 14:00etara bitartean, Extremadurako jaki gastronomikoak dastatzeko tartea izango dute, festa giroan. 13:00etan, gainera, Virgen de Guadalupe abesbatzaren eta dantza taldearen emanaldia izango da bertan.