Ekintza berri bat antolatu du oraingoan Pakita Studiok. Iazko abenduan, Uxue Bereziartuak (Berexi Art), 'Zaindua izanagatik' ipuin ilustratua argitaratu zuen, eta hori aprobetxatuz, berrikuntza gisa, ipuinaren erakusketa jarri du estudioan. Horrenbestez, bihar ipuin kontaketa eskainiko du artista hernaniarrak, erakusketarekin batera. Bi saio izango dira: aurrenekoa goizeko 11:00etan, eta bigarrena eguerdiko 12:30etan.