Hernaniko preso eta iheslarien senideek azken urteetako dinamika moldatzea erabaki dute. Hala, jakinarazi dute hemendik aurrera hilabeteko azken ostiraletan soilik egingo dituztela elkarretaratzeak: «Gure senide presoen egoera aldatu eta hobetu da, baina salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen du, eta kalera ateratzen jarraitu behar dugu eskubide urraketak salatzeko». Hortaz, bihar ez da kontzentraziorik izango.
Era berean, dei egin dute Rafa Goikoetxea Errazkinen oroimen ekitaldira joateko. Biteri kultur etxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan.