None

Dantza: 'Txalaparta', Kukai dantza taldea

Dantza: 'Txalaparta', Kukai dantza taldea
Biteri, Hernani

Egurrezko, harrizko edo metalezko ohol batzuk eta pare bat pertsonaren energia nahikoa dira txalaparta jotzeko. Baina elementuak antolatzeko modu jakin bat al da soilik txalaparta? Edo materiarekin harremanetan egoteko, ukitzeko, elkarrekin egoteko modu bat?

'Txalaparta' Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Jesús Rubio koreografoarekin elkarlanean egindako piezak gorputzarekin harremanetan sartzen den instrumentua ulertzeko modu bat erakusten du, indibiduala dena kolektibo bilakatzeko bidea. Gorputzean instalatuta dugun memoriak gure egungo izaerarekin duen harremanari begiratzen dio.

Errotiko dantzaren eta harekiko ikuspegi garaikidearen arteko elkarrizketak espazio emozional bat zabaltzen du, zazpi interpretek bertan dantza egin dezaten.

 

Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Jesús Rubio 
Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
Dantzariak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
Sarrerak: 8 euroan, maiatzaren 2tik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!