Hernani Burujabeko zaintzaren adarretik Eltzekadak antolatu dituzte herriko zenbait auzotan. Lehenengoa ostiral honetan izango da, arratsaldeko 18:30etan, Elizatxo auzoan. Auzo elkarteko lokalaren pareko plazan jarri dute hitzordua, eta zenbait jarduera prestatu dituzte arratsaldea girotzeko: argazki erakusketa, bolo txapelketa eta salda eta tortilla dastaketa, hain zuzen.
Egitasmoak jarraipena izango du datozen asteetan, eta beste hiru auzotara iritsiko da Eltzekada egitasmoa. Guztiak ostiral arratsaldetan izango dira; Zikuñagan maiatzaren 17an (18:30), Etxeberrin maiatzaren 31n (18:30) eta Antziolan ekainaren 14an (18:00). Azken honetan mural pintaketa eta omenaldi komunitarioa egingo dituzte.