Maiatzerako zenbait jarduera antolatu dituzte Kulturarteko Plaza Feministako kideek. Horien artean hitzaldiak, mahai inguruak eta zinema saioak izango dira, baita LGTB+ kolektiboaren aldeko mobilizazioak ere.
Hilabeteko lehenengo jarduera maiatzaren 8an izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldi trukea Gipuzkoako afrikar jatorriko biztanleriaren eta LGTBIQ+ kolektiboko kideen artean. Aste horretako larunbatean bertan, maiatzaren 11n, Kubaren aldeko jaialdia egingo dute KPFn, mahai inguruarekin eta kontzertuekin.
Larunbatean jarriko dituzte erakusketak
Hilabete honetan hiru erakusketa ikusteko aukera izango da Kulturerteko Plaza Feministan, maiatzaren 4tik 24ra. Hiru erakusketak Kubarekin lotutakoak dira: 'Kuba: iraultza sexu anitza', 'Tasioren Kuba' eta 'Emakume kubatarrak bihotzetik'.
KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTA
MAIATZEKO AGENDA
MAIATZAK 8
18:00 Hitzaldi trukea: Gipuzkoako afrikar jatorriko biztanleriaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoera.
MAIATZAK 11-Kubaren aldeko jaialdia
12:00 Mahai ingurua: 'Kuba gaur: blokeoak hausten
dituzten emakumeak'.
13:00 Kontzertua: Maygred Bourricaudy eta Yaima Orozco.
MAIATZAK 16
18:00 Hitzaldia: Bakearen kudeaketa gatazka armatu baten ondoren.
MAIATZAK 17
LGBT+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Adi mobilizazioei!
MAIATZAK 23
18:30 Zinegoak: Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia.
MAIATZAK 24
Interkooperazio feministaren jardunaldiak.
MAIATZAK 27
16:00 Eskubide eta betebeharrak etxeko lanetan.
18:30 Migrazinema: 'La guerra empieza aqui'.
MAIATZAK 30
16:00 Mahai ingurua: 'Eraldaketarako esperientzia eta proposamenak eta zaintzen subertsioa'.