Obra txiki bat egingo dute Elkano kalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 30a, 00:00

Kiroldegi pareko hiru zuhaitz moztuko dituzte aste honetan, sustraiak espaloia hondatzen ari direlako.

Aste honetako ostegun eta ostiralean, maiatzaren 2an eta 3an, obra txiki bat egingo dute Elkano kalean. Zehazki, kiroldegiko sarreraren parean izango dira lanak, Atsegindegira doan aldapan. 

Bertako hiru zuhaitz moztuko dituzte, horien sustraiak espaloia puskatzen ari direlako. Zaharrak kendu eta hiru zuhaitz gazte landatuko dituzte bertan. Obrak direla eta, zuhaitz hauen parean dauden aparkalekuak ezingo dira erabili asteazkenetik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!