Salgai daude Gazte Eguneko bazkarirako txartelak, Txilin eta Goizargin

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 30a, 00:00

Tilosetan izango da aurtengo bazkaria.

Maiatzaren 11n izango da Gazte Eguna, eta egun osoko egitaraua prestatu du Gazte Asanbladak.

Hernaniko Gazte Asanbladak antolatuta, maiatzaren 11n izango da aurtengo Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta dagoeneko salgai jarri dituzte bazkarirako txartelak, 12 euroren truke, Txili eta Goizargi tabernetan. Aukera beganoa nahi dutenek aurrez abisatu behar diete Asanbladako kideei. 

Eguna Futbito Txapelketako finalekin hasiko dute. Goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua Latsunbeko pistan, eta txapelketako lau talderik onenak arituko dira bertan. 

Kirol saioaren ondoren, eguerdiko 14:00etan, bazkaria eta sari banaketa ekitaldia egingo dituzte, Tilosetan. Horixe izango da festa giroa sortzeko unea; izan ere, Eztanda txarangak girotuko du bazkalosteko kalejira, eta 22:00etan hiru talderen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Kontrakantxan. Very Txarrak, Skareggekasko eta Herenegun arituko dira gaztetxean. Kontzertuetarako sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!