3-2ko porrota jaso zuten Tolosan Hernaniko neska seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 30a, 00:00

Une honetan, bigarren postuan doaz Hernaniko senior neskak.

Asteburu honetan jokatuko dute azken partidua neska seniorrek, eta lidertza izango dute jokoan.

Ezin izan zuten aurkaria garaitu Hernaniko senior neskek. Tolosaren aurka neurtu zituzten indarrak 3-2 galduz. Asteburu honetarako, irabazteko helburua jarri dute neska seniorrek, izan ere, une honetan txapeldunorde postua ziurtatuta dute. Ostadarren aurka lehiatu beharko dira asteburu honetan, etxean.

Mutilen kasuan, Gipuzkoako Kopa jokatu zuten jubenilek, eta finalean ezin izan zuten Ostadar taldea garaitu (2-0). Gipuzkoako Kopan partidu bikainak jokatu zituzten hernaniarrek: 2-0 irabazi zioten Aidean Zarautz taldeari eta finalaurreko partiduan ere 2-1eko garaipena lortu zuten.

Jubeniletan, nesken Hernani 1 taldeak garaipena lortu zuen Ttanta Oarsoa taldearen aurka (1-3) emaitzarekin. Ligaxkako hiru partiduak irabazi ondoren, Hernaniko taldea txapela irabazteko bi partidutara dago.

Kadete mailan, neskek emaitza onak lortu zituzten asteburuan: Hernani 1 taldeak, Tolosako Tolobolei Cren aurka 0-3eko garaipena lortu zuen, eta Hernani 2 taldea 3-0 gailendu zen, Arizmendi 1 taldearen aurka lehiatuz. Ligaxkako azken partidua, Hernani 1 eta Hernani 2 taldeak jokatuko dute aurrez aurre. Maila berean, mutilak ere txapelketa dute jokoan, izan ere, hiru partidu dituzte jokatzeko, eta ederki hasi dute bidea, Harresi taldearen aurka garaipena lortuz.

Neska infantilen kasuan, Hernani 1 taldeak Donostiako Ipar Titanak taldearen aurka galdu zuen, eta Hernani 2 taldeak bere aldetik, garaipena lortu zuen Hondarribiako Harresi taldearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!