Aloñako Igoeran bosgarren, Anartz Artola

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 30a, 00:00

Anartz Artola, aurreko lasterketa batean.

Gipuzkoan zein Nafarroan, hainbat probatan aritu dira bailarako mendi korrikalariak, joan den asteburuan. Larunbatean, Zubi­riko Nafarroa Xtremen aritu ziren hainbat. 35 kilometroko proba zuten, bakarka edo bikoteka osatzekoa. Banakakoan, seigarren sailkatu zen Xabat Pagola ereñotzuarra, 3:27:46 denborare­kin. Binakako proban, berriz, bailarako bi bikote aritu ziren. Mattin Sanzberro hernaniarra eta Ainhoa Arruti urnietarra bederatzigarren izan ziren helmugan (4:41:04), eta laugarren sail­katu ziren bikote mistoetan. Ivan Sorondo eta Jokin Uzkudun hernaniarrak 11garren helmugaratu ziren (4:46:20).

Igandean, berriz, Oñatin aritu ziren Anartz Artola eta Jon An­der Olazabal hernaniarrak, Alo­ñako Igoeran (22,6 kilometro). Bosga­rren izan zen Artola, 2:04:54 denborarekin, podiumetik bi minutura. Olazabal 30garren helmugaratu zen (2:25:22).

Eta igandean bertan, Pagoetako Mendi Lasterketan aritu ziren bailarako 10 korrikalari, Zarautzen. 21 kilometroko proban, zortzigarren sailkatu zen Aitor Aizkorbe goizuetarra (1:51:30). Bost astigartarrek ere osatu zuten proba: Xabier Bastarrarena (2:12:02), Aitor Lizaso (2:15:51), Joseba Bastarrarena (2:17:21), Raul Florez (2:33:55) eta Asier Zabala (2:51:27). Bikote mistoen 8 kilometroko proban aritu ziren bailarako beste lau: Uxue Lopez hernaniarra 18garren izan zen, Jon Ander Iriondo azpeitiarrarekin (49:27); Nerea Iraola eta Eneko Ortiz de Luzuriaga hernaniarrak 32garren sailkatu ziren (53:19); eta Ander Apezetxea goizuetarra 53garren helmugaratu zen, Maider Saralegi lekunberritarrarekin (57:37).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!