Hernaniko Udalak zazpi gazte kontratatuko ditu

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 29a, 00:00

Ostiralera arte, maiatzak 3, dago irekita izenematea Lanbiden.

Hernaniko Udalak 30 urtez azpiko zazpi gazte kontratatuko ditu lanerako, Gazte Enplegua programaren bidez. Horietako hiru hondakinen hezitzaile ikuskitzaile lanpostuak izango dira eta beste laurak, administrariak (bi lanpostu Hirigintza eta Ingurumen sailean, beste bi Euskara sailean).

Momentu honetan, lan eskaintza horietan izena emateko aukera irekita dago Lanbiden, maiatzaren 3ra arte. Interesatuak egon daitezkeen gazte hernaniarrak jakinaren gainean jarri nahi ditu Udalak.

 

Urtebeteko iraupena izango dute kontratuek eta, 16 eta 29 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute

Lan kontratu guztiek hamabi hilabeteko iraupena izango dute eta, gehienez ere, ekainaren erdialdean hasiko lirateke gazteak lanean.

Lan eskaintza honetan 16 eta 29 arteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Titulazioa: erdi edo goi mailako heziketa edota batxillergo ikasketen titulua eskatuko zaie hautagaiei, baita euskarazko C1 mailaren egiaztagiria.

Gazte Enplegu planera 293.257,17 euro bideratuko dira (Udaleko Tokiko Garapen sailak 89.310 euroko ekarpena egingo du). Gainerakoa, Hernaniko Udalak Lanbidetik eskuratu duen dirulaguntzaren bidez finantzatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!